Portasolgo jaiak gertu, uztailaren 19tik 21era bitartean ospatzeko

Mirari Altube Arrese 2019ko uzt. 10a, 17:55
Neska-mutikoak lasterketari ekiteko gertu.

Portasolgo jaiek ez dute hutsik egingo beste urte batez. Hori gertatzen jardun dute azken asteotan inguru horretan bizi diren bizilagunek, eta laguntza ere eskatu dute; batetik, diruz laguntzea, eta bestetik, hainbat lanetarako boluntarioak. 

Dirua biltzeko pintxoak saltzen eta zozketa txartelak banatzen dabiltza azken asteotan; eguenetan, Portasolgo pintxo-pote egunean elkartzen dira horretarako, Loramendi kalean. 

Eta kontu korronte zenbaki bat ere zabaldu dute herritarren ekarpenak jasotzeko. Hona hemen: ES-58 2100 6838 4701 0008 6414.

Egitaraua zehaztuta

Uztailak 19, egubakoitza

  • 17:30. BURUHANDIAK, ERRALDOIAK ETA ARETXABALETAKO GAITEROAK. Zaraiako aparkalekutik irten eta auzoko kaleetara. 
  • 18:00. PATATA TORTILLA TXAPELKETA. Zaraia aparkalekuan. Bertan prestatuko dira eta antolatzaileak jarriko du, sua, olioa, patata eta arrautzak; partaideak zartagina. Eman izena uztailak 17a baino lehen Zaraia tabernan (943 79 88 95).
  • 19:30. TORTILLA TXAPELKETAKO SARI BANAKETA. Zaraia aparkalekuan. 
  • Shufle DANTZA URBANOA, COMP taldearen eskutik.
  • PATATA TORTILLA DASTATZEA
  • 22:30. FAMILIENTZAKO ZINEMA: Un puente hacia Terabithia. Txarapeako eskaileren alboan.
  • 22:30. Kontzertua BIXENTAK eta THE TACATA´S taldeak. Eguzkialde elkartearen parean.

Uztailak 20, zapatua

  • FUTBOL 7 TXAPELKETA antolatu du UDAk, Ibarra futbol zelaian egun osoan zehar.
  • 11:30. VII. TXAPELKETA 100 METRO TAKARRARAN. Adin guztietarako, izena eman 11:15 baino lehenago. Bizkaia kalean.
  • 12:00. PUZGARRIAK Euskaltegi parean.
  • 13:00. PAELLA DASTATZEA. Eguzki tabernan.
  • 14:30. AUZOKO BAZKARIA. Ibarrako autobus geltoki alboan. Txartelak salgai Ibarra, Anduaga eta Atsedenen.
  • 16:00. MUS TXAPELKETA. Eguzkialde elkarteko arkupetan.
  • 16:00. MARGUMISSION, BRGS GORKA. Azkena Tabernan.
  • 17:00. UMEENTZAKO JOLASAK. Euskaltegi parean.
  • 17:30. KALEJIRA AUZOAN, goitik eta beheraino.
  • 18:30. PINTXO-POTEA, auzoko tabernatan.
  • 20:0. SAMBAMAÑA BATUKADA, behetik eta goraino.
  • 22:30. MAIKEL NIGHT AUZOKO D.J.a. Eguzkialde elkarte parean. 
  • 23:00. Kirol-etxeko zelaian SUZKO ERRUBERAK, AUZOKO PIROTEKNIA.

 Uztailak 21, domeka

  • 11:00. PORTASOLEKO III FERIA. Bizkaia kalean.
  • 12:00. UR PUZGARRIA. Dorleta eta Okindegi atzean.
  • 12:30. EMAKUMEENTZAKO DEFENTSA PERTSONAL IKASTAROA. AIKIDOKU kirol elkartearen eskutik, goiko autobus geltokiko plazan.
  • Partaideak 16 urtetik gorakoak eta ekarri ezazue arropa erosoa.
  • 13:00. PAELLA TXAPELKETA. Bertan prestatuko dira eta antolatzaileak, sua, olioa, gatza eta arroza jarriko ditu. Aretzeko aparkaleku parean.
  • 17:00. SKATE ERAKUSTALDIA. Skate pistan.
  • 4X4 ERAKUSTALDIA. Kiroldegi aurreko zelaian.
  • 18:00. BERBENA Basotxoren eskutik. Zaraiako aparkalekuan. 
  • 19:30. AUZOKO NAGUSIENARI ETA GAZTEENARI OMENALDIA. Zaraia aparkalekuan.
  • JAIETAKO ERRIFAREN ZOZKETA.
  • 20:00. JAIAREN AMAIERA.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak