Futbolaz harantzago doan campusean, ezin gusturago

Mirari Altube Arrese 2019ko uzt. 5a, 11:42

54 gaztetxo elkartu dira UDAk antolatutako seigarren 'Geroa sortuz' topaketan eta agur esango diote gaur arratsaldean, gurasoekin batera.

Futbolaren bueltan elkartu dira Debagoieneko 54 neska-mutiko astelehenetik gaur arte, UDAk antolatutako campusean. Futbola ardatz, beste hainbat kontu landu dituzte 9 eta 13 urte bitarteko gaztetxoekin; ingelesa eta emozioak, bestea beste. Horren guztiaren berri emango diete gurasoei gaur arratsaldean egingo duten ekitaldian.

Ibarra futbol zelaia izan dute erdigunea, eta Kurtzebarri eskola jatorduetarako zein lotarako gunea. Bitartean, hara eta hona ibili dira; Landara eta Zubietara, besteak beste. "Futbolaren gainean ikasteko elkartu gara, baina hori baino asko gehiago egin dugu; emozioen lanketa, esaterako. Iñaki Otxoa de Olzaren gaineko ikus-entzunezkoa ikusi dugu, eta horren gainean hausnartu. Oso gustura jardun dute", dio Iker Arriolabengoak, campusaren arduradunak. Elikaduraren eta balioen gaineko lanketak ere egin dituzte: "Elkarbizitza sustatu da, harremanak landu, eta pertsonak erdigunean jarri".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak