Zortzi bat astez jardun dute lanean Iurgi Etxebarriaren esanetara, Apropox Sormen Iturri proiektuko arduraduna. Eta emaitza jendaurrean aurkeztu zuten. "Oso gustura jardun dut lanean. Antzezlana bera emaitza da, baina aurretik egindako lana jartzen dut balioan: norberak duen gaitasuna landu, konfiantza hartu, bakoitzari bere protagonismoa eman, disfrutatu...".
Zuzendaria gustura, aktoreak oso gustura eta ikusleak ere bai; izan ere, txalo zaparrada jaso zuten ikusleen aldetik. Aurrera begira bide horri lantzen jarraitzeko asmoa agertu zuen Aratzeko ordezkari Jokin Antxiak: "Lehen ere egin genuan halako ahalegina eta bide horretatik jarraitu gura dugu. Gainera, gero eta lasaiago daude oholtza gainean. Urtean halako antzezlan bat aurkeztea polita litzateke".