"Hamaika asko ere badelako, eta aurtengoa, herritik gertu eta urruti ere badagoelako", adierazi dute taldeko kideek. Hala, toponimia zein inguruko bazterrak bertatik bertara ezagutzeko ibilaldia uztailaren 20an eta 21ean egitea pentsatu dute. Hori ondo antolatzeko asmoarekin, uztailaren 9an Loramendin bilera egingo dutela iragarri dute, 19:00etan; hortaz, ekimenarekin interesatuta daudenek bertara jo dezatela.