Trapu Zaharra-k jarriko du abian kale antzerkiaren zikloa

Mirari Altube Arrese 2019ko uzt. 1a, 18:00

Azken urteotan legez, oraingoan ere, kale ikuskizun sorta eskainiko du herriko erdigunean Udaleko Kultura Sailak. Herritarrek ondo ezagutzen duten Trapu Zaharra taldeak eskainiko duen Turistreando lana izango da lehenengoa, uztailaren 3an, Durana kalean (19:00). 

Opor pertsonalizatuak eskaintzen dituen San Fernando bidaia agentziaren gorabeherak ekarriko dituzte Santi Ugalde eta Mila Espiga aktoreek. 

Bigarren antzezlana entzute handiko Markeliñe konpainiak eskainiko du: Chef nature obra, hain zuzen ere. Uztailaren 24an izango da, Herriko Plazan (19:00).

Dantzak eta zirkuari keinuak

Dantzek ere izango dute lekua kalean. Hilaren 10ean, Dikothomia konpainia etorriko da, Spazi…o lanarekin, Mitarte kalera (19:00). Zirku garaikideko emanaldia izango da, mugimenduak oinarri izanda.

Kresalak, ostera, Ikono-grafiakak eskainiko du hilaren 17an, Herriko Plazan (19:00). Gene Yurre dantzariak 1963an sortutako talde aitzindaria da euskal dantzaren bilakaeran. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak