Futbolaren bueltako kontu mordoa ikasiko dituzte adituak diren entrenatzaileen eta begiraleen eskutik; entrenamendu saioak Ibarra futbol zelaian egingo dituzte. Horretaz gain, ingelesa eta adimen emozionala ere landuko dute, eta aisialdiari eta jarduera bereziei ere egingo diete lekua, besteak beste, Landara edo hondartzara joateko asmoa dute, baita Zubietara, entrenatzera, eta Anoeta bisitatzera ere.