Lapurretan egin dute Kurtzebarri institutukoek mojen komentuan erabiltzen duten gelan

Mirari Altube Arrese 2019ko eka. 21a, 16:22

Atzo arratsaldean sartu ziren lapurrak mojen komentuan, Kurtzebarri institutukoek erabiltzen duten gelan hain zuzen ere. Teknologiako tailerra dute han, eta materiala eraman dute, baita inguru guztia zikindu ere pinturarekin eta su-itzalgailua hustuta.

Irakasleak goizean joan dira bertara, egunotan ez dutelako erabili gela hori, eta leiho bat indarra erabiliz zegoela zabalduta ikusi dute: "Pertsiana ezin zen guztiz itxi eta hori aprobetxatu dute leihoa zabaltzeko. Atzo arratsaldean izan zela uste dugu", adierazi du Juan Carlos Pascual Pascu zuzendariak.  "Material asko ez geneukan gela horretan eta ezin eraman; aliketak eta bihurkinen bat falta dira. Bestetik, ordenagailu eramangarria, proiektorea, bideratzailea (routerra), berogailua eta garbitzaileak erabiltzen duen xurgagailua ere falta ziren, eta horiek, lorategian ezkutatuta topatu ditugu. Euria egin duenez, gainera, hondatu egin dira", gaineratu du Pascu-k. 

Eguerdian hiru lagun bertan

Ertzainak gerturatu dira goizean, eta arrastoak hartzen jardun dute. Eta ondoren arotz bati abisua pasatu dio Udalak, leihoa itxi zezan. Hori iritxi baino lehen, eguerdi partean, bi irakasle gerturatu dira gelaren egoera ikustera eta harrituta geratu dira hiru lagunek irten dutelako handik ordenagailu eramangarri batekin eskuartean. "Lorategia oso polita da bertan egoteko, baina serio hausnartu beharko litzateke zabalik egon behar den…".

Kurtzebarrikoek dagoeneko hiru bat urte daramatzate komentuko gela horretan eskolak ematen, eta orain arte ez dutela inolako arazorik izan diote. Gaur bertan jarriko dute salaketa Bergarako ertzain etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak