Hiru jokalari berri izango ditu UDAk datorren denboraldian

Mirari Altube Arrese 2019ko eka. 19a, 14:43
Ohorezko Erregionaleko taldean izango diren hiru jokalari berriak. Argazkia: UDA.

Ohorezko Erregionalean jokatuko duten hiru jokalari berri aurkeztu zituen atzo UDAk: Adrian Urbina eta Martin Azurmendi gasteiztarrak, eta Markel Zubizarreta eibartarra.

Adrian Urbina Eibar taldetik datorren atzelaria da; Martin Azurmendi, Betoñotik datorren erdilaria; eta Markel Zubizarreta hegaleko jokalaria Zalduatik dator. Orain dagoen taldea osatzera datoz hirurak. Uztailaren 8an hasiko dira lanean Mikel Larburu eta Dabid Zaitegi entrenatzaileen aginduetara, gainerako taldekideekin batera.

Batzar orokorra uztailaren 12an

Denboraldi berriaren nondik norako guztien berri emango dute UDAko zuzendaritzako kideek uztailaren 12an egingo duten batzar orokorrean; Arkupen izango da, 18:30ean.

Hona hemen gai zerrenda:

1- Aurreko batzarreko aktaren onarpena.

2- 2018-2019 denboraldiaren berri ematea.

3- 2018-1019 diru-kontuen berri ematea.

4- 2019-2020 denboraldiaren aurkezpena.

5- 2019-2020 diru kontuen onarpena.

6- Proposamenak, eskaerak eta galderak.

7- Ohorezko jokalariei eta bazkideari esker ona adieraztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak