Andramaixak iragarriko dituen kartela hautatzeko lehiaketa antolatu du Kultura Sailak. Animatzen den orok izango du parte hartzeko aukera.
Hona hemen oinarriak:
1.- Lehiaketan edozeinek har dezake parte.
2.- Teknika librea izango da.
3.- Kartelaren neurria DIN A3an eta formatu digitalean (gehienez 6 mega) aurkeztu behar dira.
4.- Kartelak derrigorrez izango du honako testu hau:
ANDRAMAIXAK 2019
ABUZTUAREN 13A,14A, 15A, 16A eta 17A
ARETXABALETA
5.- Irabazleak 300 euroko saria jasoko du.
6.- Egoki ikusten bada, erakusketa antolatuko da aurkeztutako kartel guztiekin.
7.-Aurkezpena:
a) Lanak posta arruntez bidaliz gero, hona hemen helbidea:
Aretxabaletako Udala, Otalora kalea,1- 20550 Aretxabaleta
Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia.
b) Posta elektronikoz bidaltzeko helbidea hauxe: kultura@aretxabaleta.eus
Gaia: Andramaixak 2019
Bertan, artxibo bat erantsi behar da posta arruntez eskatzen diren datu berberekin.
8.- Kartelak uztailaren 5a baino lehen bidali beharko dira kultur etxera edo udaletxera.
9.- Epaimahaia osatuko dute kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat pertsonak.
10.- Epaimahaiaren erabakia uztailaren 16an jakinaraziko da.