Urrezko intsignia jaso dute zinegotziek agintaldiko azken osoko bilkuran

Mirari Altube Arrese 2019ko eka. 13a, 11:17

Agintaldiko azken osoko bilkura egin zuen udalbatzak eguaztenean. Aktak onartzea bakarrik zuten gai zerrendan, eta azken dokumentuak sinatzeko eta elkar agurtzeko ekitaldia izan zen. Oparitxoa ere jaso zuten guztiek.

Lau urteotan egindako lanaren trukean jaso zuten oparia: Aretxabaletako armarriaren urrezko intsignia. Egungo zinegotziekin batera –Larraitz Garai eta Luis Mariano Gomez ez ziren izan– agintaldian zehar kargua utzi dutenak ere gogoan izan zituzten; hala, intsignia hori jaso zuten orain dela bi urte hil zen Hector Prietoren gurasoek eta Nerea Etxabek –Oihane Etxebarriak ezin joana agertu zuen–. Oraingo udalbatzako zortzi kide ez dira izango hurrengoan, eta giro onean agurtu ziren guztiak. Miren Lorea Lana sozialistak, esaterako, pena galanta zuen: "Benetan gustura egon naiz lau urteotan; politikoki ez da gorabeherarik izan, baina bereziki harreman pertsonalek aberastu naute". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak