Irakasleek bigarren hezkuntzan dituzten erronkak aztertzeko topaketa, bihar

Maialen Regueiro 2019ko eka. 11a, 12:41

Bihar, 'Irakaskuntza-eredu duala Bigarren Hezkuntzako Masterrean' prestaketa-topaketa egingo da Mondragon Unibertsitateak Aretxabaletan duen fakultatean. 09:00etan hasiko da jardunaldia eta Jordi Coiduras eta Meritxell Moreras adituek hartuko dute parte, besteak beste. 

Biharko egitaraua DBHn, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Irakasle Gisa Aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Masterreko irakasle-taldeak diseinatu du eta euskal ordezkariez gain, Kataluniako hainbat adituek ere hartuko dute parte jardunaldian. 

Egitaraua

  • 09:00-10:45: Hezkuntza-eraldaketa Bigarren Hezkuntzan.
  • 10:45-11:15: Atsedenaldia.
  • 11:15-13:00: Kataluniako esperientziarekin batera tutoretza-eredua eraikiz.
  • 13:00-14:00: Bigarren Hezkuntzaren erronkak gaur eta hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak