130 lagun inguru batu dira elkatrukeko bazkarian

Eneko Azurmendi 2019ko eka. 9a, 12:48

Arrakastatsua izaten ari da oso Urbaltz elkarteko kideak eta Kataluniako Montferri herritik etorritakoak egiten ari diren elkartrukea. 30 lagun etorri dira Montferritik, eta hemengo kideekin batera, 130 lagun elkartu ziren atzo, zapatua, Aretxabaletan egindako bazkarian. Gaur, bazkalostean, etxerako bidea hartuko dute kataluniarrek.

Otsailean Urbaltz elkarteko kideak Montferrin egon ziren, eta asteburu honetan handik etorri dira, elkartrukea osatzera. 30 lagun inguru etorri dira –bakarka, bikoteka edota familia osoa–.

Atzoko bazkaria jendetsua izan zen. Aurrez, sorpresa bat eman gura izan zieten Urbaltz elkarteko kideek kataluniarrei, eta tela-akrobazia emanalditxo bat egin zuten, aurreskuaren eta L´estaca abestiaren arteko nahasketa batekin. Bazkalostea alaitzeko, Bixentak taldeak kontzertua eskaini zuen.

Gaur, berriz, bi taldetan banatu dira goizean. Batzuek herri kirolak egin dituzte eta besteek Bedoñako txakolindegia bisitatu dute. Gero, Uratzalde eta Murualde elkarteak bisitatuko dituzte, "kataluniarrek ikus dezaten hemengo elkarte ezberdinen funtzionamendua nolakoa den", Gari Iturbe elkartrukearen antolatzaileetako batek adierazi duenez. Urbaltz elkartean bazkaldu ostean, etxerako bidea hartuko dute kataluniarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak