Kurtzebarri tontorrera, Mikel Crespo oroimenean

Mirari Altube Arrese 2019ko eka. 8a, 11:46

Lagunartean eta kontu-kontari, aldaparen nekearekin konturatu ere egin barik egin dute Kurtzebarri mendirantz ia 70 lagunek. Eta guztiek, gogoan, Mikel Crespo Zuazua; hark gehien maite zuena egin gura izan dute Bizir Egunari ekiteko.

Abuztuan bi urte beteko dira Pirinioetako Balaitus mendian hil zela Crespo. Haren senideek, lagunek eta herritar askok ondo gogoan dute gazte aretxabaletarra, eta ekainarekin batera, bigarrenez antolatu dute Bizir Eguna.

Mendi bueltarekin hasitako egunari musikak girotuta eman diote bukaera; eta horretan lagun izango dituzte, Ekiñe Casado arrasatearra; Krisis rock talde aretxabaletarra; Gari musikari ezaguna; eta Leire Etxezarreta eta Eider Garro trikitilariak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak