Ume, gazte zein heldu dantzarazi ditu Screamers & Sinners taldeak

Eneko Azurmendi 2019ko ekainaren 7a

Kaleratu berri duten Hyponsia hirugarren disko aurkezten jarraitzen dute aretxabaletarrek. Lan berriko abestiez gain, zenbait bertsio ere jo dituzte Mitarte kalean 7x7 Kultura kalean ekimenaren baitan eskaini duten kontzertuan, euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez. Ordubete inguruko emanaldia izan da.

Kultura kalera ateratzea da ekimen honen helburua, eta gerturatu diren herritarrek eskertu dituzte psychobilly doinu dantzagarriak. Jende dezente egon da kontzertuaz gozatzen, eta ume, gazte zein heldu, guztiek mugitu dituzte euren gorputzak aretxabaletarren musikarekin.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak