Bizir Eguna ospatuko dute zapatuan, Mikel Crespo gogoan

Mirari Altube Arrese 2019ko eka. 7a, 14:26

Iaz, Kurtzebarrin elkartutako lagunak.

Mikel Crespo Zuazua gaztea oroimenean dela Bizir Eguna antolatu dute bigarrenez, biharko. Kurtzebarritik mendi buelta egingo dute goizean eta kontzertuak izango dira iluntzean.

Orain dela ia bi urte, 2017ko abuztuan, Pirinioetako Balaitus mendian hil zen Mikel Crespo Zuazua gazte aretxabaletarra izango dute gogoan aurten ere, Bizir Egunarekin. Haren senideak, lagunak eta gertukoak elkartuko dira, bigarren urtez, eta herritarrei ere eskainiko dizkiete eurekin bat egiteko uneak. 

Iaz legez, mendi buelta egingo dute goiz partean, Kurtzebarrira; Mendiola auzotik abiatuko dira (09:15). Eta egunak iluntzean izango du jarraipena (19:00), hainbat kontzerturekin girotuko dute-eta Arlutzeko kantxa; hona hemen musikariak: Ekiñe Casado arrasatearra; Krisis talde aretxabaletarra; Gari musikari ezaguna; eta Leire Etxezarreta eta Eider Garro trikitilariak. Antolatzaileek iragarri dute txosna jarriko dutela kontzertuen gunean (18:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak