Etxafuegoek iragarriko dute jaiaren hasiera (11:30) eta ikasleendako zein gurasoendako jolasei ekingo diete Herriko Plazan; aurretik lehiaketara aurkeztuko diren tartak jasoko dituzte eskolako jangelan (10:30- 11:30). Kurtzebarriko batukadak girotuko ditu gero kaleak, buruhandi eta erraldoiekin batera (12:30); eta eguerdian (13:30), Eguzkiari agurra ikuskizuna eskainiko dute. DBHko ikasleek, gainera, ikas bidaiarako dirua batzeko, taberna jarriko dute ikastetxeko arkupeetan.
Pilotalekuan bazkalduko dute (14:30), eta bazkalostean (16:00), Munduan berbena emanaldia eskainiko die Txatxilipurdik txikienei. Musika, ostera, AZ Gaubelak taldeak eroango du, gura beste dantza egiteko (16:00- 18:00). Bien bitartean, bolo txapelketa jokatuko da eta puzgarriak izango dituzte txikienek.