Beñat Zamalloak jardungo du gai-jartzaile lanetan, eta bertsotan egingo dutenen artean daude Aretxabaletako taldekideez gain Haizea eta Oihana Arana ahizpa eskoriatzarrak, Aitor Ugarte aramaioarra eta Ane Zuazubiskar arrasatearra.
Ikasturte "polita"
Lekaixokako kideak pozik daude ikasturteak izan duen ibilbidearekin. "Umeen taldea sortzea lortu dugu eta hori nobedade handia izan da", adierazi du Martin Berrizbeitiak. Helduen taldean, ostera, zortzi bat lagun elkartu dira taldean, eta Ane Zuazubiskarren aginduetara jardun dute lanean.
Hainbat saio egin dituzte urtean zehar, kopla musikatuak esaterako, eta San Migel jaietarako balkoitik balkoira formatua errepikatzeko asmoa agertu dute. "Bestetik, Debagoieneko bertsolarion artean badago harremana, gero eta estuagoa, gainera, eta hori ere polita da", dio Berrizbeitiak.