Ugao-Miraballesen 87,8 kilometroko ibilbidea izan zuten (1:44:44), eta lehenengo helmugaratu zen Estebez junior mailan. Atzo, ostera, Etxabarri Urtupina-Ozaeta aldean jokatu zen lasterketan (78 kilometro) bigarrena izan zen, lasterketa irabazi zuen Ana Usabiagarekin batera helmugaratuta (02:04:46).
"Ez nuen halakorik espero, parte hartzera joan nintzen, beste barik; pentsa, dagokidan arropa ere ez nuen eraman…", adierazi du Estebezek pozik, eta gaineratu du: "Aurreko egunetan Valentzian egon naiz federazioarekin Europako pistako txapelketa gertatzen. Datorren hilabetean jokatuko da hori Belgikan".