Miriam Urkia euskaltzainak Bilboko Liburu Azokako Urrezko Luma saria jasoko du

Mirari Altube Arrese 2019ko mai. 30a, 17:24

Miriam Urkia, euskaltzain izendatzeko ekitaldian, Aretxabaletako Arkupe kultura etxean.

Bilboko Liburu Azokaren 49. aldia zabaldu dute gaur, eta 55 erakusmahai jarri dituzte han, besteak beste, Euskaltzaindiarena. Azokan ematen duten Urrezko Luma saria aurten Miriam Urkia aretxabaletarrak jasoko du. Ekitaldia astelehenean da, 11:30ean, Areatzako topagunean.

Emakumeak eta gazteak ikusarazteko ahalegina egin dutela aurten adierazi dute antolatzaileek, horregatik, sari nagusietako hiru emakumeei emango diete. Miriam Urkiarekin batera jasoko dituzte sariak Miren Agur Meabe idazleak, Atea-Laboral Kutxa Saria (John Banville ingelesarekin batera), eta Miren Amuriza bertsolari eta idazleak, Zazpi Kale Saria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak