Euskarazko 98 iragarki jaso dituzte, eta antolatzaileak pozik daude, kopuruaz gain, kalitatean ere gora egin dutelako: "Tuteratik Bilboraino, hau da, Hego Euskal Herriko txoko askotatik bidali dizkigute; 18 urtetik beherakoek egindako 62 lan eta helduen atalean, 36. Handia izan da, era berean, sare sozialetan eta publikoaren sariaren bozketako parte hartzea, 2.000 bototik gora jaso ditugu".
Bihar, eguena, banatuko dituzte sariak, Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarena umoristek aurkeztuko duten ekitaldian: "Hasteko, hamazazpi finalisten lanak eskainiko ditugu; hau da, gazteen kategoriako sorta bat eta helduen atalean beste horrenbeste; ondoren, bost sariak banatuko ditugu. Guztira, 2.550 euro izango dira aurten. Ekitaldia guztiontzako zabalik dago, eta, era berean, aurtengo spot guztiak ikusi nahi izanez gero, Euspot. eus atarian daude ikusgai".