Mugikortasun arazoak dituzten pertsonen lekualdatzeak egiteko sabaiko garabi bat jarri du Adom enpresak ALEn. Elkartutako ordezkariek jakinarazi dute hitzarmen horren helburua dela ikasleak trebatzea eta herritarren eta bailarako profesionalen ezagutza aberastea; baita garabiaren maneiuan trebatzea ere, transferentzia seguruak eginez eta erabiltzaileen eta zaintzaileen osasuna zainduz.
Gizarte eta Osasun profesionalak transferentzia seguruetan trebatzeko lehen ikastaroa ekainaren 14an jasoko dute (10:00) ALEn, Adom enpresako Jabi Odriozola adituak gidatuta.