Goizeko 10:30ean bildu dira herriko plazan dantza taldeak, eta euriak behartuta pilotalekura joan dira txistulariek lagunduta. Bertan egin dute dantza txikienek eta bazkalostean, 17:00etan hasita, alardea egingo dute. Herriko ehun bat ume ari dira parte hartzen, Antzuola, Oñati, Soraluze eta Arrasatetik joandako beste 160 haurrekin batera.