Ohorezko sakea egin du Oihana Aldaik Ibarra futbol zelaian

Mirari Altube Arrese 2019ko mai. 26a, 13:24

Allerruren aurka jokatu zuen denboraldiko azken partidua UDAko Ohorezko Erregionaleko taldeak atzo, eta hasi aurretik omenalditxoa egin zioten Oihana Aldairi. Realeko atezain aretxabaletarrak ohorezko sakea egin zuen.

Ezohiko egunean eta orduan jokatu zuen Ohorezko Erregionalak partidua eta ez zen jendetzarik agertu Ibarra futbol zelaian. Hala ere, elkartutakoek txalo zaparrada eskaini zioten Erreginaren Kopa irabazi berri duen Aldairi. 

UDAk, galdu egin zuen azken partidua 0 eta 1. Bereziki lehenengo zatian izandako aukerak ez zituzten aprobetxatu etxekoek, eta bigarren zatian egindako gol bakarrarekin hiru puntuak eroan zituen jaisteko postuetan zegoen Allerruk. UDAk ez zuen ezer jokoan; 44 punturekin 12. postuan bukatu du gora behera askoko denboraldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak