Pili Kaltzada aurkezleak egingo ditu kantuen arteko loturak, eta alboan izango du Xabi Igoa bertsolaria. Sinfonia osoa abestuko dugu, eta kantu batzuetan, Jaiki eta Leizarra Musika Eskolako dantzariekin. Tokian tokiko abesbatzei tokia egiteko asmoa izan dute hasieratik; Aretxabaleta Abesbatza, Leizarra musika eskolako abesbatza, Arizmendi Ikastolako abesbatza eta Iubilo Bilbao abesbatza izango dira, Arrasate Musikaleko orkestra lagun dutela.
Sarrerak Arkupe kultura etxean eros daitezke bost eurotan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.