Leizarra musika eskolak ate irekiak egingo ditu, gaur

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko maiatzaren 24a

Leizarra musika eskolako ikasleak emanaldia egiten.

Musika tailerretako umeek emanaldia egingo dute, 17:00etan. Horrekin batera, eskolak musika instrumentuen txokoak ipiniko ditu plazan, 17:00etatik 18:30era.

Leizarra musika eskolak bere eskaintzaren berri eman gure du, eta, helburu horrekin, hainbat jarduera egingo dituzte gaur plazan. Musika tailerretako umeek emanaldia egingo dute, 17:00etan. 5-6 urteko neska-mutikoak dira, eta ordu erdiko saioa izango da. "Klase bat egingo dugu plazan", azaldu du eskolako zuzendari Mariatxen Urkiak.

Horrekin batera, eskolak musika instrumentuen txokoak ipiniko ditu plazan, 17:00etatik 18:30era. "Helburua da musika eskolan ditugun instrumentuak ezagutzera ematea, eta txoko guztietatik pasatzen diren neska-mutikoen artean tableta bat zozketatuko dugu".

Leizarra musika eskolak zabalik du matrikulazio kanpaina berria ekainaren 21era arte. Plazan izena emateko aukera izango da gaur. Bestela, astelehenetik barikura, 17:00etatik 19:00etara, Arkupeko hirugarren solairuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak