Partidua ez zuten ondo hasi etxekoek, eta donostiarrek bederatzi puntuko aldea lortu zuten. Bigarren denboran etorri zen etxekoen erreakzioa; markagailua irauli eta aurretik jartzea lortu zuten, eta donostiarrek ez zuten harrapatzerik lortu. Azken emaitza 50 eta 45 izan zen, eta kopa etxekoentzat. "Ibarra kiroldegian zale asko bildu zen taldea animatzera eta horrek ere lagundu du", adierazi dute taldeko kideek eta gaineratu: "Zorionak neskak egindako denboraldiagatik!"