Trialsin gune berria du Oztopo taldeak, Aretxabaleta eta Arrasaten artean, AP1 autobidearen zubiak estalpea egiten duen tokian. "Udalaren laguntza izan dugu lur-saila lortu eta gune hau atontzeko orduan, eta oso gustura gaude, egia esan. Gertatzen dena da bertara derrigorrez etorri behar dugula autoz, bide bazterretik oinez edo bizikletan etortzea oso-oso arriskutsua delako, eta bidegorritik etortzea ezinezkoa delako. Berez badago garai batean egindako zubi bat, oso egoera txarrean dagoena, eta Udalak badaezpada itxi egin du zubi hori, inork minik hartu ez dezan. Horixe da gune honi falta zaiona, bidegorritik bertara sartzeko zubia konpontzea, eta ea argiteria ere jartzen dugun", adierazi dute Oztopoko lagunek.
Urtebetean, lau lagun izatetik 20 izatera
Iazko Gipuzkoako txapelketan Aretxabaletako taldeko 4 lagun izan ziren: "Komunikabidetan tabarra apur bat ematen hasi ginen [Barre] eta oso erantzun ona izan genuen, gaur egun 20 kide ditugulako. Gaztetxo asko batu dira taldera, eta oso pozgarria da. Baina, taldeko ateak zabalik daude, ez bakarrik aretxabaletarrendako, baita bailarako gainontzeko gazteendako ere, Gipuzkoan gertuen dagoen hurrengo taldea Tolosan dagoelako.
Gipuzkoako txapelketako emaitzak:
Hauek izan dira gaurko Gipuzkoako txapelketak eman dituen emaitzak:
- Markel Larrañaga
- Gorka Merino
- Alvaro Gimenez
- David Chocarro
- Hodei martin
- Beñat maiz
- Fermin Manrique
- Jon Arozena
- Josu Perez
- Diego Garrues
- Ivan Garrues
- Jabi Cebrian
- Aitor Murua
- Ivan Molinero
- David Martin
- Jon Areitio
- Julen Saez
- Iiker Rodriguez