Aretxabaletara egokitutako 'Humanity at music' ikuskizuna maiatzaren 25ean

Mirari Altube Arrese 2019ko mai. 17a, 17:54

Arrasateko Amaia antzokian kantuan.

Kantuek, dantzek eta umoreak bat egingo dute kooperatiben soinu bandan, eta Aretxabaletarako bereziki gertatutako kontzertu hunkigarria eta polita izango dela adierazi dute antolatzaileek. Sarrerak, dagoeneko salgai daude Arkupen.

Humanity at music sinfonia kooperatiboa eskainiko dute maiatzaren 25ean, 19:00etan, Ibarra kiroldegian –sarrerak salgai daude Arkupen, 5 eurotan–. Otsailean Arrasaten estreinatu zuten ikuskizuna Aretxabaletara dator, eta bertara egokitutako emanaldia gertatu dute herriko hainbat talde bidelagun hartuta.

Aretxabaleta Abesbatzak, Leizarra musika eskolakoak eta Arizmendikoak hartuko dute parte, baita Iubilo Bilbao abesbatzak ere. Zortzi kantu abestuko dituzte; hain zuzen, Fernando Velazquezek eta Jon Sarasuak Humanity at music-erako gertatutako guztiak. Horretan lagun izango dute Arrasate Musikaleko orkestra, eta Leizarra musika eskolako dantzariek eta Jaiki elkartekoek hainbat dantza eskainiko dituzte. Xabi Igoak, ostera, bertsotan egingo du.

Umore ukituak ere izango ditu emanaldiak: "Kooperatibetako hiru herritarren bizipenak jaso dira, eta emanaldi benetan polita geratu da", jakinarazi du Javier Marcosek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak