Erromeria giroak jendetza elkartu du Otala Zelain

Mirari Altube Arrese 2019ko maiatzaren 12a

Herritarrek ez dute hutsik egin, eta urtero lez, jende asko gerturatu da Aozaratza auzoko zelai ezagunera. Umeek animaliekin jolas egin dute beste behin, eta bien bitartean helduek sagardoa edan eta mokadutxo bat. Paella egin duten kuadrilla bakar batzuk ere elkartu dira. 

Herriko trikitilarien doinuak eta dantzarien erakustaldiek izan dituzte lagun bertaratu direnek. Udalbatzako kideek, ostera, aspaldiko ohiturari jarraituz, mendi bueltatxoa egin dute mugarriak bere lekuan dauden ziurtatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak