David Garcia eta Miren Apraiz garaile Otala Zelaiko lasterketan

Mirari Altube Arrese 2019ko mai. 12a, 15:13

Bakar-bakarrik eta bigarrenari minutu bat pasako tartea aterata sartu da David Garcia durangarra Otala Zelaiko helmugan (27:23); beste horrenbeste egin du Miren Apraiz arrasatearrak ere emakumeetan (32:12). Bikoteei dagokienez, Zizurkildik etorritako Lourdes Colomo eta Jose Luis Arrate izan dira nagusi (33:45).

70 lasterkari elkartu dira Otala Zelaiko zelai inguruan Joseba Larrinagaren omenezko 41. krosa jokatzeko; hala, aurretik izan diren gaztetxoen lasterketei lekukoa hartu diete helduek. Durangotik etorritako David Garcia eta Aretxabaletan bizi den Othman Bougader –iaz hirugarrena– aurrean izango zirela ez zegoen zalantzarik eta halaxe izan da. Lehen metroak elkarrekin egin ditu taldetxo batek, aldapa behera aprobetxatuta, baina gero ihes egin du David Garciak eta bere erritmoa, bizia inondik inora, ezarri. Helmugan bakar-bakarrik sartu da, bigarren izan den Othmani alde handia aterata. Hirugarrena izan da Andoni Sudupe azpeitiarra.

Lehen emakumea, ostera, Miren Apraiz arrasatearra izan da. Ondo baino hobeto ezagutzen ditu Urkuluko gorabeherak eta gustura egin du lasterketa taldetxo baten babesean. Haren atzetik sartu dira Edurne Elkoroiribe oñatiarra eta Olatz Manuel bergararra.

Bikote mistoen kasuan, Lourdes Colomo eta Jose Luis Arrate zizurkildarrak izan dira bizkorrenak. Hauek ere ezagutzen zutela lasterketa adierazi dute, eta gustura egin dutela, nahiz eta Arratek onartu "gogorra" ere izan dela. Horien atzetik sartu dira Igor Martinez eta Ane Zabala bikote arrasatearra eta Jon Atxa eta Ainara Urrutia aretxabaletarra.

Sailkapena

Gizonezkoak

Postua Partaidea Herria Denbora
1 David Garcia Durango 0:27:23
2 Othman Bougader Aretxabaleta 0:28:55
3 Andoni Sudupe Azpeitia 0:29:11
4 Mikel Ruiz Oñati 0:29:17
5 Aimar Leibar Aretxabaleta 0:31:09
6 Alexander Muela Bergara 0:31:40
7 Tomas Quintana Aretxabaleta 0:31:53
8 Juan Sanchez  Arrasate 0:32:13 
Aitor Ajuria  Otxandio 0:32:15
10  Asier Urizar Leintz Gatzaga 0:32:17 
11  Benjamin Ramos Arrasate  0:32:24 
12 Angel Delgado Arrasate  0:32:49
13 Ion Iregi Eskoriatza 0:33:20
14 Jon Lonbide Aretxabaleta  0:33:32 

Emakumeak

Postua Partaidea Herria Denbora
1 Miren Apraiz Arrasate 0:32:12
2 Edurne Elkoroiribe Oñati 0:33:49
3 Olatz Manuel Bergara 0:36:44
4 Ariane Blanco Durango 0:36:45
Alexandra Salgado  Eskoriatza  0:40:09 
Inma Murillo  Eskoriatza  0:41:42 
Arantzazu Errasti  Arrasate  0:42:04 
Maite Lizundia Arrasate  0:44:45 
Idoia Peñacoba  Arrasate 0:45:25 
10  Izaro Larrea  Aretxabaleta  0:47:20 
11  Done Larrea Aretxabaleta 0:47:22 

Bikote mistoak

Postua Partaidea Herria Denbora
1

Lourdes Colomo

Jose Luis Arrate

Zizurkil 0:33:45
2

Igor Martinez

Ane Zabala

Arrasate 0:34:27
3

Jon Atxa

Ainara Urrutia

Aretxabaleta 0:35:28
4

Aitor Zeziaga

Maddalen Cano

Arrasate

Beasain

0:39:05
5

Alberto Perez

Elizabeth Perez

Aretxabaleta 0:41:23
6

Olatz Dorronsoro

Iker Gartzia

Arrasate 0:42:07
7

Gorka Blazquez

Laida Zubia

Bergara 0:42:40

Xabier Sarasua

Itsaso Gallego

 Orio

Errenteria

0:42:43

Vanesa Herrero

Ekaitz Larrinaga 

Aretxabaleta 0:43:16
10 

Amaia Uribetxebarria

Mikel Uribetxebarria 

 Aretxabaleta 0:44:19
11 

Zuriñe Vazquez

David Luri

Aretxabaleta 0:44:32
12

Jabi Garcia

Anabel Aranzadi

Aretxabaleta 0:46:24
13

David Lopez de Abetxuko

Nerea Mariño

Bergara 0:50:16 

Sailkapena osorik hemen.

 

Erlazionatuak

Otala Zelaiko 41. krosa argazkitan

Mirari Altube Arrese 2019 mai 12 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak