Otala Zelai eguna ospatuko dute domekan Aozaratzako zelaian

Aitor Agiriano 2019ko mai. 9a, 16:30

Umeak animaliekin jolasean, iaz Otala Zelai egunean.

Domeka honetan ospatuko dute aretxabaletarrek Otala Zelai eguna eta egitarau zabala prestatu dute jai eguna ospatzeko: lastertetak, trikitilariak, animaliak, dantza saioa, paella lehiaketa eta disko festa izango dira, besteak beste, denen gozagai.

Goiz partean, Udalbatzako kideak, eta auzo alkateak ere gonbidatuta daude, mugarriak berrikusteko mendi buelta egingo dute.

Egunerako prestatutako egitarau ofiziala baina, haurrentzako lasterketekin hasiko dute eta, parte hartzaileen adinaren arabera, modalitate ezberdinak egongo dira: benjaminak, 500 metro; alebinek, 1000 metro eta infantilek, 1.500 metro egin dute arineketan. Neska eta mutilak bereiztuta egingo dute korrika eta parte hartu nahi dutenek ikastetxeetan eman beharko dute izena. Jarraian, 11:00etan, lasterketa nagusia abiatuko da.

Behin lasterketak amaituta, erromeriari emango diote hasiera. Umeek animaliekin jolasean aritzeko aukera izango dute 13:00etan, eta, ordu berean, herritarrek eta herriko elkarteek eginiko paella lehiaketa ere izango da. Horrez gain, Sagardo dastatzea, herri bazkaria eta Leizarra Musika Eskolakoen eskutik, trikiti doinuak eta dantza saioa ere izango dira. Eguna borobiltzeko, Euskal disko festaz gozatuko dute bertaratutakoek.
Eguraldi txarra eginez gero, erromeria Iturrigorri pilotalekuan egingo dute eta paella lehiaketa bertan behera geldituko da.

41. Otala Zelai krosa

11:00etan, Joseba “Mardo” omenduz, 41. kross herrikoia egingo dute; Urkuluri itzulia egingo diote lasterketa nagusian eta hiru kategoria izango dira: mutilak, neskak eta bikote mistoak. 8.400 metroko ibilbidea lasterka egin nahi dutenek, www.herrikrossa.eus wenbgunean eman ahal izango dute aurrez izena edo, egunean bertan, irteera lekuan ere izango da izena emateko aukera. Sari banaketa ekitaldia 12:30ean egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak