Proiektu akustiko hori aurkezten dihardute han eta hemen munduko hainbat txokotan, eta oraingoan, Aretxabaletara iritsi dira. Irlandar folklorea, rock and rolla, countrya eta pop doinuak aldean hartuta etorriko dira, umorea lagun.
Aurreko diskoarekin Erresuma Batuko Rock'n'Roll Charts zerrendan lehen postuan egotea lortu zuten.