UDAren eta Tolosaren arteko partidua 16:30ean hasi da gaur Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian eta horren aurretik omenaldia jaso du Bixente Etxeandia zenak. Haren alarguna eta seme-alabak izan dira ekitaldian.
400 jokalarik baino gehiagok bete dute berdegunea omenaldiaren unean. UDAko ordezkariaz gain Realeko Aitor Diaz de Mendibil ere egon da ekitaldian, baita Gipuzkoako Futbol Federazioko kide den Juan Luis Larrea ere. Herriko abesbatzak UDAko ereserkia abestu du eta Etxeandia zenaren lobek dantza egin dute.
UDAko presidentea den Agurtzane Elkorok oroigarria eman die Etxeandiaren etxekoei: etxeko taldearen eta Alaves taldearen kamiseta bana gordetzen dituen koadroa.