Gipuzkoako 50. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketako bosgarren botaldia egin dute gaur Aretxabaletan eta Jesus Elorza herrikidea izan da txapelduna, bederatzi bolo botata. "Oso pozik gaude. 65 lagunek hartu dute parte, giro ona egon da, polita, eta gainera herriko batek irabazi du. Urteak pasa dira Aretxabaletako bolatokian norbaitek bederatzi bota zituenetik eta oso pozik gaude", adierazi du Kepa Urrak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.