Erretiratuekin solasaldia egingo dute alderdietako ordezkariek datorren astean

Mirari Altube Arrese 2019ko mai. 5a, 10:00

Basotxoko kideek gonbidatu dituzte, eta bi alderditako ordezkariak joango dira erretiratuen elkartera: eguaztenean, maiatzaren 8an, EH Bildu joango da (18:00) eta egubakoitzean, maiatzaren 10ean, EAJ (16:00). 

Erretiratuok herriaren bizitzaren parte gara, eta, hauteskunde kanpaina abian jarri aurretik, hainbat gairen gaineko argibideak gura ditugu; bereziki, arduratzen gaituzten kontu zehatzen gainekoak", adierazi dute Basotxo erretiratuen elkarteko kideek. Hala, udal hauteskundeetara aurkeztutako alderdiak gonbidatu dituzte elkartearen egoitzara kontu horien gainean berba egiteko; eta birekin adostu dituzte bilerak: eguaztenean, maiatzaren 8an, EH Bildu joango da (18:00) eta egubakoitzean, maiatzaren 10ean, EAJ (16:00). "Elkarrekin Podemosek ere agertu du interesa, baina ezin izango da etorri, kanpoan delako datorren astean", jakinarazi dute.

Galdera sorta luzea gertatu diete erretiratuek alderdietako kideei; besteak beste, mahaigainean jarriko dituzten gaiak dira: eguneko zentroa, babestutako etxebizitzak, zikinkeria, Basotxo, herritarren iritzia, Santa Kurtz kaleko proiektua eta Txarapeako etxeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak