Hileta zibilen eta doluaren gainean egingo du berba Eider Otxoak

Mirari Altube Arrese 2019ko mai. 4a, 10:00

Eider Otxoa dolu-lagunak hileta zibilaren eta doluaren gaineko berbaldia eskainiko du datorren martitzenean, maiatzaren 7an, Arkupen (18:30). 

Bi zati izango dituela hitzaldiak argitu du dolu-lagun aretxabaletarrak. "Batetik, hileta zibila landuko dugu. Orain arteko erritu guztiak erlijioarekin lotuta daude eta bide berriak zabaltzeko garaia da". Eta bestetik, dolu prozesuari helduko dio: "Agur erritoaren garrantzia azpimarratuko dut. Nik bi agur proposatzen ditut: bata, intimoa, hil berritan egiten dena, eta bestea soziala, aurrerago". Eñaut Zubizarreta txelo-jolea izango du lagun solasaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak