Izen-ematea 5 euro izango da. Lehenengo sei onenek sariak jasoko dituzte; hona hemen: lehenengoak, 65 euro; bigarrenak, 50 euro; hirugarrenak, 35 euro; laugarrenak, 20 euro; bosgarrenak, 10 euro; eta seigarrenak, sorpresa.
Bola-jokoaren bueltan taldetxo bat elkartu da herrian, aurten, eta hori suspertzeko lanetan dihardute azken hilabeteetan. Zapatuko txapelketara ere herritarrak gonbidatu dituzte parte hartzera.