Espainiako Cofidis Kopan garaipena Estebezendako

Xabier Urtzelai 2019ko mai. 2a, 09:07

Dos Hermanasen –Sevilla– egindako Espainiako Kopako laugarren proban Aretxabaletakoa junior mailako onena izan zen esprintean. 

Junior mailako ziklistarik onena izan da Garazi Estebez (Gipuzkoa-Ogi Berri) Dos Hermanasko zirkuituan. 23 urtez azpikoek zirkuituari lau itzuli egindakoan ekin zioten juniorrek lasterketari, eta Aretxabaletakoak nagusiekin batera egin zuen lasterketa osoa, aurreko taldean. Hain zuzen, Estebez nagusiekin batera egindako esprint erabakigarrian sartu zen, eta beste behin azken metroetan daukan abiadura erakutsi ahal izan zuen, sailkapen orokorrean bosgarren sailkatuta –junior mailan lehenengoa–. Bada, Estebezek atzean utzi zituen kontrario zuzen Julia Sanchez eta Ania Horcajada –lider berria– helmugan.

Hala, pistan egindako denboraldi ederrari errepidean jarraipena ematen dabil aretxabaletarra. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak