Begiraleak behar dituzte udaleku irekietarako

Mirari Altube Arrese 2019ko api. 30a, 19:52

Uztaileko udaleku irekietan begirale lanak egin gura dituzten herritarrek dagoeneko eman dezakete izena. Horretarako curriculuma eta ziurtagiriak bidali behar dituzte honako helbideetara: gazteria@aretxabaleta.eus
edo Gazteria Zerbitzua (Aretxabaletako Udala, Otalora 1, lehenengo solairua). Azken eguna maiatzaren 10a da.

Begirale izateko ezinbestekoa izango da euskaraz ondo jakitea eta 18 urte beteak izatea.
Hona hemen gainerako irizpideen puntuazioa:

  • Begirale titulua: 4 puntu.
  • Irakaskuntza, Psikologia, Pedagogia, Gizarte hezkuntza ikasten edo ikasita: 2 puntu.
  • Udalekuetan esperientzia: 3 puntu, urte bakoitzeko.
  • Aisialdiko ikastaroak (gutxienez 6 ordukoak): 1 puntu.
  • Lehen sorospeneko titulua: 1 puntu.
  • Herrian ematen diren haurrekin eta euskararekin lotutako ekintzetan boluntario lana: 0,5 puntu.
  • Haurren aisialdiko beste esperientziak (eskola kirola, entrenatzaile lanak…): 0,5 puntu, bakoitzeko.
  • Beste udaleku batzuetan esperientzia: 1 puntu.

Uztailaren 1etik 19ra

Uztailaren 1etik 19ra bitartean egingo dira udaleku irekiak eta 3 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoei bideratuta dago. Aurtengo ordutegia honakoa izango da: astelehenetik ostiralera (ostegunetan izan ezik), goizez bakarrik, 9:00etatik 13:00etara; eta ostegunetan egun osoz, 9:00etatik 17:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak