UDAn hasi zuen futbol jokalari ibilbidea, eta handik Alavesera joan zen. Sei bat denboraldi egin zituen han 1952 eta 1957 artean jarraian, eta gero, 58-59an. 1954an lehenengo mailara igo zen taldea eta bi denboraldi egin zituen han. Ondoren, Granada, Recreativo de Huelva, Sestao eta Mirandes taldeetan ere jokatu zuen, besteak beste.
Behin erretiratuta UDAko entrenatzailea izan zen lau bat urtez, eta presidente ere bai; ohorezko presidente zen gaur egun.
Tristura nagusitu da herrian eta UDAk samina agertu du heriotzaren berri izandakoan.