Kiroldegia zabalik eta liburutegia itxita Aste Santuko egunetan

Mirari Altube Arrese 2019ko api. 17a, 17:46

Ibarra kiroldegiko ateak zabalik izango dira Aste Santuan eta Pazko Astean, baina ezohiko ordutegia izango du; liburutegia, ostera, itxita Aste Santuan eta zabalik ohiko ordutegiarekin Pazko Astean.

Apirilaren 18tik 22ra bitartean, goizez bakarrik izango da zabalik Ibarra kiroldegia: 09:00etatik 14:00etara. Pazko Astean, apirilaren 23tik 27ra bitartean, ostera, goizez 08:30etik 14:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara. Ikastarorik ez da egongo apirilaren 29a arte.

Liburutegia, ostera, itxita egongo da Aste Santuko jaiegunetan, eta apirilaren 23tik 27ra bitartean zabalik. Ohiko ordutegia izango du, gainera: asteko egunetan, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; eta zapatuan, goizez bakarrik, 10:00etatik 13:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak