Airearen kalitatea neurtzeko estazioa jarriko dute Markolen

Mirari Altube Arrese 2019ko api. 21a, 16:00

Eusko Jaurlaritzaren Airearen Kalitatea Artatzeko Sarearen unitate mugikorra jarriko dute Markole inguruan, eta hilabete eta erdi izango dela han iragarri dute udal ordezkariek.

"Herriko baldintza atmosferikoei buruz hainbat taldek adierazi duten ardurari erantzutea da helburua, eta, gainera, 2007an eta 2009an egin ziren beste neurketa batzuekin konparaketak egingo dira", jakinarazi dute.

Aurretik egindako neurketek datu positiboak eman zituztela jakinarazi dute, "legeak ezartzen dituen parametroen barruan". Era berean, Aretxabaletan zuzenean eragiten duten kutsatzaile atmosferiko garrantzitsuenak identifikatu zituzten orduan: ibilgailuen trafikoak izurtzen dituzten gasak. Modu berean, beste hainbat faktore ere aztertuko dira: etxeetako igorpenak, industria jardueretakoak...

Neurketak egingo dituen unitate hori aste honetan bertan jarriko dute eta maiatz bukaera arte egongo da. Adierazi dute azterketaren datuak ezagutzera emango dituztela ondoren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak