Udalak antolatu du Basotxo erretiratuen elkartearekin elkarlanean. Bazkaltzeko elkartuko dira, beste behin, herriko erretiratuak Ibarra kiroldegian (14:00), eta ondoren, gura beste dantzan egiteko aukera izango dute, AZ Gaubelak DJ talde aretxabaletarrak girotuta.
Iaz berreskuratu zuten ospakizun egun hori, hainbat urtetan egin barik egon ondoren, eta harrera beroa egin zieten herriko erretiratuek; 165 bat lagun elkartu ziren.