Hiru puntu garrantzitsu etxeratu ditu gaur UDAk (1-0)

Miren Arregi Amasorrain 2019ko api. 7a, 20:05

Asko zegoen jokoan gaur Ibarra futbol zelaian jokatu duten UDAren eta Bergararen arteko derbian. Aretxabaletak beharrezko zituen puntuak eta eskuratu ditu azkenean, futbolik apenas egon den partiduan. 19. minutuan sartutako penalti batek eman die garaipena.

Hain zuzen ere, derbiarekin estreinatu du Juanan Cruzek UDAko aulkia. "Urduritasunez bizi izan dut", zioen partiduaren bukaeran. "Urduritasunez, baina pozik, hiru puntuak lortu ditugulako".

UDAko entrenatzaileak defentsan egindako lana nabarmendu du. "Atzean sendo ibili gara eta ez dute aukera garbirik izan. Erasoan ere, hobeto ibili gara".

Bergarako entrenatzaile Mikel Juaristik ere, joko falta nabarmendu du partiduaz galdetuta. "Eman genezakeenetik ez dugu ezer eman. Erdi kanpoko futbol asko egon da. Galtzen dugun hirugarren jardunaldia da eta saiatuko gara datozenetan ondo ibiltzen", adierazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak