Gazte Topagunera begira motorrak berotu dituzte Aretxabaletan Bulkada Egunean

Miren Arregi Amasorrain 2019ko api. 7a, 11:00

Antolakuntzako kideak pozik daude atzo, zapatua, Aretxabaletan ospatu zuen Bulkada Egunak eman zuenarekin. Egun osoko egitaraua antolatu zuten eta goizean goizetik hartu zuen parte jendeak.

Gazte olinpiadak egin zituzten goizean eta bazkaria ondoren. 50 bat lagun batu ziren bertan. Arratsaldeko Ekiñe Casadoren kontzertura eta ondorengo ekitaldira jende asko batu zen. Horren ondoren elektrotxaranga atera zen kaleak girotzera eta bukatzeko DJ-ak eta kontzertuak egon ziren. Apirilaren 19tik 22ra bitartean Lemoan egingo den Gazte Topagunera begira motorrak berotzea zen asmoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak