Hamabigarren edizioa egin du Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiak. Zinemak hamabi lelopean, iaz Euskal Herrian egindako lanen uzta jaso du Huhezinemak. Guztira, ehun lanetik gora. Iban Del Campo irakaslearen gidaritzapean, 16 ikasle ibili dira jaialdiaren antolakuntzan. Zinemako profesionalek osatu dute jaialdiko epaimahaia; aurten, Iratxe Fresnedak, Natxo Rodriguezek eta Izaskun Arandiak izan dute ardura hori.
Honako hauek dira 12. edizioko irabazleak:
Kutixi Saila
- Kutixi saria (400 euro): Urtea joan da (Egoitz D. Ibargoitia).
- Ikusleen saria (100 euro): Babarrun txapelketa (Julen de la Serna).
MU ikasleen Saila
- Fikzio onenaren saria (300 euro): Erroak (Ane Zuazubiskar).
- Dokumental onenaren saria (300 euro): Min Ezkutuak (Ane Garcia).
- Argazki onenaren saria (filmatzeko materiala eskuratzeko 1.500 euroko balioa duena): Erroak (Ane Zuazubiskar).
- Ikusleen saria (100 euro): Stendhal (Edoitz D. Ibargoitia).
Sail Ofiziala
- Goiena saria (Euskarazko film onenari, 1.000 euroko saria): Zain (Pello Gutierrez).
- Huhezinema saria (200 euro): Finalista guztiek jaso zuten.
- Vertigo saria (MUko ikasleek osatutako epaimahaiak emandako 400 euroko saria): Minutuak (Mikel Uralde Arrue)
- Ikusleen saria (300 euro): Minutuak (Mikel Uralde Arrue).
- Mundukide saria (Giza eskundeak eta justizia sozialaren gaia egokien txertatuta dituen film laburrari emandako 700 euroko saria): Mugak hautsiz (Asier Toledo eta Xabier Martin).
- Kartelik onenaren saria (200 euro): Aitzol Zubizarreta.