Aparteko gonbidatuak ere izan dituzte egunotan; Patxi Zubizarreta idazlea joan den astean, eta Onintza Enbeita bertsolaria atzo, apirilak 3. 28.ez egin duten Irakur Maratoira ikasleak eta irakasleak ezezik gurasoak ere gerturatu ziren beste behin. Hala, egindako lanak gertutik ezagutu dituzte, eta irakurzaletasunari beste bultzadatxo bat eman diote.
