Udaleku irekietarako izen-emate epea zabalik gaurtik

Mirari Altube Arrese 2019ko api. 5a, 10:25

Gaur, apirilak 5, zabaldu dute udaleku irekietan izena emateko epea, eta azken eguna hilaren 17a izango da. Arkupe kultur etxean, Ibarra kiroldegian eta Gazteria Zerbitzuan (udaletxean) jaso ahal izango dira horretarako esku-orriak.

Uztailaren 1etik 19ra bitartean egingo diren udaleku irekiak berrikuntza handiarekin datoz; ordutegia aldaketa. Astelehen, martitzen, eguazten eta egubakoitzetan, goizez bakarrik elkartuko dira, 09:00etatik 13:00etara. Eta eguenetan, ekintza bereziak egingo dituzte egun osoz, 09:00etatik 17:00ak bitartean. 4 urtekoek, udalekuetako gazteenek, aurreko urteetako ordutegia izango dute: 10:00etatik 12:30etara. Prezioa da 75 euro.

Gurasoen gehiengoaren iritzia

Ordutegi aldaketa gurasoek egindako eskaerari erantzunez etorri dela jakinarazi dute Gazteria Zerbitzuko ordezkariek. Udalekuetan parte hartzeko adineko umeak bizi diren etxe guztietara gutun bat bidali zuen martxoan, ordutegiaren inguruko kontsulta egiteko. Bi aukera eskaini zizkieten han: goizez bakarrik egitea edo goizez eta arratsaldez. Guztira, 90 erantzun jaso zituztela jakinarazi dute, eta, ordutegi trinkoaren aukera nagusitu zela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak