Sergio Santanori agur esan eta Juanan Cruz hautatu du UDAk Ohorezko Erregionaleko taldea gidatzeko

Mirari Altube Arrese 2019ko api. 3a, 07:57

Aretxabaleta kirol elkarteak sare sozialen bitartez jakitera eman du Juanan Cruz aretxabaletarrak hartuko duela Ohorezko Erregionalean diharduen taldearen gidaritza denboraldia amaitu bitartean. Sergio Santano entrenatzaile gasteiztarrari eta haren anaia Mikeli eskerrak eman dizkiete orain arte egindako lanagatik.

"Taldea ez genuen ikusten eman lezakeen guztia ematen zabilela; triste, joku gabe ikusten genuen", adierazi du Agurtzane Elkoro presidenteak zuzendaritzako kideen izenean. UDAk joan den uztailean aurkeztu zuen Sergio eta Mikel Santanok osatutako taldea, eta atzo arte jardun dute lanean.

Denboraldia bukatzeko sei jardunaldi geratzen direnean sailkapeneko hamabigarren postuan dago taldea, 34 punturekin. Domekan, gainera, derbia du; Bergara hartuko du etxean. Horren aurrean bertako entrenatzaile baten alde egin dute: "Etxeko entrenatzaile bat hartzea erabaki dugu, etxea eta jokalariak ezagutzen dituen pertsona".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak