Beste urtebete jarraituko du lanean Basotxoko zuzendaritzak

Mirari Altube Arrese 2019ko mar. 30a, 09:49

Karmele Uribarri zinegotzia eta Basotxoko zuzendaritzako kideak. Argazkia: Aitor Zuazabeitia.

Erreleboa hartu gura duen boluntariorik ez da agertu eta zuzendaritza osatzen duen lan talde osoak erabaki du lanean jarraitzea. Astelehenean bilera egin zuten Ongizate Saileko zinegotzi Karmele Uribarrirekin.

Basotxo erretiratuen elkarteko zuzendaritza batzordea osatzen duten zortzi lagunek lanean jarraitzea erabaki dute beste urtebetez. Izan ere, batzar orokorra egin zutenean, hilaren 15ean, ardurak hartzeko gertu dagoen boluntariorik ez zen agertu. Hala, honako zortzikoteak jarraituko du: Jose Rodriguez (presidentea), Kontxi Romano (presidente-ordea), Ramiro Gomez (diruzaina), Tere Delgado (idazkaria), Isabel Olivenza (kultura arduraduna), Pedro Etxebarria, Nieves Gonzalo eta Jose Gato.

Astelehenean elkartu ziren Karmele Uribarri Ongizate zinegotziarekin horren guztiaren berri emateko eta aurrera begirakoak antolatzen hasteko. Ekainean Errumaniara Batzar orokorrean elkartutako hamar bat bazkideri iaz egindakoen berri eman zieten –jarduera, irteera zein ospakizun mordoa–, eta aurtengo egitaraua aurreratu; ekainean, esaterako, Errumaniara joango dira, ekainaren 24tik uztailaren 1era hain zuzen ere –argibide gehiagorako Basotxotik pasatu (11:00-12:00)–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak